Iholdiko gaztelua Olzeiritze auzoa – 64640 Iholdi 0033 559 375 107 16 eta 17. mendekoa da. Mende Handiko Prelatu baten etxe noblea, Olzeko Apezpiku Jaunak, Louis XIV eta Espainiako erregearen alabaren arteko ezkontza benedikatu zuenak Donibane Lohitzunen, bermoldatu zuen 1664ean, familiako gazteluaren hondamenen gainean. Ikustekoak dira, 17. mendeko basa-marmolezko apaindura aberatsa, frantses moduko goiko-zoruak, izugarrizko tximiniak, 17, 18, 19. mendeko altzariak, 17. mendeko kapera eta erretaula, eskailera handi bat eta bere kupula. Bisitak arratsalde guziz 14:00etatik 18:00ak arte, apirilaren 1etik urriaren 30a arte (ostegun eta igande goieztan zerratua). Agorrilean, bisitak ere badira goizetan, 11:00etatik 12:00ak arte. Urte guzian idekia taldeentzat, erreserbatuz). |
 |