Zaldi zentroa - poney kluba Aiziritzeko bidea – 64120 Donapaleu 0033 559 659 773Zaldizketa helduentzat eta haurrentzat lau urtetarik goiti. Ezagutza ekitaldiak 4 eta 6 urte arteko haurrentzat, iniziazio eta hobetze kurtsoak poney-z 7 eta 11 urte artekoentzat eta zaldiz handiagoenentzat, zaldi jokoak, ibilaldiak, iraulketa, heziera saioak, kros edo oztopo jauziak, federal azterketarako prestaketa, entrenamendu lehiaketak, egun batetako ikastaldiak opor denboran, eskolen harrera.
Familientzat egokia : Amikuzeko oihana, hontza segi ezazu ! Aurkikuntzako bidexkarekin, landa-bazkariko aterpea eta gunearekin, naturarekin harremanetan sartuko zirezte eta molde ludiko batez haren ezagutza eginen. Interesgarria, handi eta txikientzat, pasaguneak hor direlarik zuen oroitzapenentzat… Baigurako Hegaldaka parapente eskola 64120 Irisarri 0033 559 376 905 manex.hegaldaka@wanadoo.fr www.basedeloisirsbaigura.com Hegaldiak, bataioak, iniziazio edo hobekuntza ikastaldiak, paramotore. Bizikleta handi edo txikientzat, Baiguraren igaitea traktorez. Cap Sud moto kluba - Euskal-Herri-Biarno-Pirinio moto ibilaldiak Oihanetako bidea - 64270 Biarnoko Salise 0033 671 048 274 capsudmotoverte@aol.com www.capsudmc.org Moto abentura neurrira. Urte osoan, 2 eta 7 egun arteko moto ibilaldiak Euskal Herrian, Pirinioetan eta Biarnoan. Zure motoarekin edo gureak alokatuz (Yamaha 250 TTR modelokoak). Talde txikiak, 150 eta 250 km artean etapaka, gidariak eta laguntzaileak, aterpetzea aukeratuz. Frantziatik edo Espainiatik abiatuz, zure egonaldia osatu. Turismo-gastronomikoa edo kirolekoa, Amigos ibilaldiak, zure nahikariei egokitzen dira. |