| Baxe Nafarroa, Iparraldeko hiru probintzietarik bat da. Mendixkaz eta mendiz osaturik da, Espainiako mugan eta Baionaren eta Paueren bide erditsutan.
Hemen, animatua eta bizirik den baserri bat aurkituko duzu. Erdi Arotik geroztik, Amikuze bidegurutze eta harreman leku bat da. Donapaleu, Konpostelara doan bidetik sortu herri zaharrak, denda asko badauzka gaur egun, eta Iruñara joateko baitezpadako pasagune bat egoten da. Baserriko aterpetxe edo logela batetako egonaldi baten karietara, seinalatuak diren ibilbideen ezagutza egiten ahalko duzu, oinez, bizikletaz edo zaldiz edo Herriko Kontalaria segituz udako ibilaldietan. Iholdiko ondoan, Oztibarreko bazterretan, Pirinioak sentitzen dira. Usotegien gorenean den Hoxa Handi mendixkatik, Biduze errekaren ur-sorgiraino, artzain-lurretan zira. Gure laborari baten etxean, ardi gasnaren jastatzeko parada daukazu. Bazinakin Izuran zela Ossau Irati sor-markaren egoitza soziala. Hego-mendebaldeko ohiturari lotua, Baxe Nafarroa lurralde alegera eta festazalea da, bere elkarte eta besta komiteen dinamismoari esker. Herriko bestetan (herri bakoitzak badauzka bereak !), zikiroek, biztanleak eta lagunak elkartzen dituzte mahai baten inguruan. Euskal kirolak badira urte osoan, Armendaritzen Jean Urruty txistera jokolari famatuaren izena daukan esku-huskako lehiaketa bezala. Donapaleun zen ere sortu 1951an, indar jokoen jaialdia, zointan Baxe Nafarroako eta Xiberoko gizon azkarrak lehiatzen diren urte guziz, agorrilean. |
|